Zer da Iditu Records ?
Orokorrean entsaiatzeko lokalak dira, non artistak tokia, erosotasuna eta askatasuna dituen sortu, praktikatu eta garatu ahal izateko (musikari, antzerkia, ikus-entzutekoa…), sortzen zauden proiektuak aurrera eraman ahal izateko toki aproposa da, inor molestatu gabe. Ondo pasatzeko toki bat ere bada musika joaz eta jendearekin hartu - emanetan aritzeko.
Zuretzako lokal (gela) bat izan dezakezu eta ez du inork zure instrumenturik ukituko, dena aseguratua egongo delarik. Ordu, egun, aste edo hilabeteka alokatu dezakezu.
Tamaina ezberdinetako lokalak (gelak) dira, insonorizatuak; antzerkia, dj-ak, erakusketak , margolariei, eskultoreei ere beraien iniziatibak garatu ditzazketenei bidea erosoago eginez.
“Combo” gela bat ere badugu (ahots ekipoa, bateria, gitarra eta baxu amplifikadoreekin barne).
Ez baduzu talderik baina lagunen batekin noizean behin musika sortu nahi baduzu, zatoz, ez duzu zure ekipoa deskargatzen ibili beharrik izango, bertan izango bait duzu dena.
Musika tresnen denda ere badugu, grabaketa estudioa, diseinu grafikoa, baterietarako “luthier” zoragarri bat, gitarra eta baxuen konponketa, atseden tokia, dutxak, eta pila bat gauza gehiago. Eraikin honetan dugun profesionalitateak eta seriotasunak arrituta utziko zaitu, dena eskuragarri izango duzu inongo neke gabe.
Aurrerago irakurri duzun guztia, toki batean aurkituko duzu: Iditu Records-en, Durangaldeko toki bakarra prestakuntza hauekin….. eta dena 24 orduz eta urteko 365 egunetan.
Hemen, zu bezalakoak direnak aurkituko dituzu; esperientzia, une onak, kontaktuak, sortzeko aukera eta zuri edozein unetan laguntzeko prest egongo den talde bat. Hemen zure tokia aurkituko duzu. Ez zaitez lotsatu, web orri honetan Iditu Records zer eskaintzen dizun ikus dezakezu eta gehiago jakin nahi baduzu, zatoz gure txokoa ikustera edo jar zaitez gurekin kontaktuan inolako konpromiso gabe
Zure zain gaude!!



Azken ordua :
Datozen egunotan Iditu Records-ek lokal berriak zabalduko ditu.
Hemendik aurrera zure taldeak edo zuk entsaiatzeko tokiren bat behar baduzue zorioneko zaudete. Hemen duzue aukera berri bat, entsaiatzeko lokalak, erosoak, zihurrak, garbiak, politak, aparkalekuarekin, ordutegi osoa, merkeak, etb…. Durangon, Montorretas-eko poligonoan.
Dagoneko musikarari batzuk agertu dira hemendik informatu eta erreserbak egitera, zatoz eta informa zaitez.