
Durangaldean experientzia musikal handia duen jendez osotua dago Iditu Records.
Urte askotan zehar musika taldeetan ibili ondoren eta ikusiaz infraestruktura falta handia zegoela ensaiatzeko eta kontuan izanik musika talde batek behar duen ordutegi zabala, instalazio hauek eskeintzea pentsatu genuen.
Musika talde bezala gustatuko litzaizkigun beharrizanak betetzeko jaio edo sortu zen Iditu Records.
Musika instrumentuak, ekipoak eta behar duzun guztia montatuta izateko lokala, ordutegi zabalarekin, musika tresnen denda bertan, grabaketa estudioa eta beste musikalari batzuekin hartu emanetan egoteko aukerarekin.
Ensaiatzeko lokalak, musika tresnen denda, grabaketa estudio, diseinu grafikoko estudioa, komunak, dutxak, atseden tokia eta tratu pertsonala emateko aukera eskaintzen dizuegu bertan. Guzti hau, dena, toki berean eta zuk behar duzun guztia, lasai eta gustora musika jotzen egon zaitezan.